XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goxokiak eramaten zizkion Toniari, eta hark goxokiak eskutik hartu eta barre egiten zion.

Agureak esaten zion, Zatoz nigana, polit hori, zure laguna naiz eta.

Eta neska barrez hasten zen berriz.

Orduan viejo-ak Peteyri kontatu zion dena.

Eta Peteyk ere barre egin zuen.

Agure zoroa, esan zion, Izan duzu bizitzan nahiko emakume.

Ez zaitez orain umeen atzetik hasi.

Baina ez zuen ezertarako balio izan.

Ravanno zaharra gaixotu egin zen neskaren premia harekin.

Odol-beroak dira, bai, Ravanno horiek.

Belarren artean ezkutatzen zen neska pasatzen ikusteko.

Bihotzak min ematen zion bularrean.

Dirua behar zuen opariak erosteko, eta lanean hasi zen Standard gasolindegian.

Bideko hartxintxarrak txukuntzen zituen, eta loreak ureztatzen zituen.

Ura jartzen zuen berogailuetan, eta automobilen leihoak garbitzen zituen.

Xentimo bakoitzarekin opariak erosten zizkion Toniari, goxokiak, zintak, soinekoak.

Argazki bat ordaindu zion, koloreetakoa.

Neskak barre besterik ez zuen egiten, eta viejo-a erotu beharrean jarri zen.

Pentsatu zuen, Elizan ezkontzeak Gracie zintzotu badu, Tonia ere zintzotuko du.

Ezkontzeko eskatu zion, eta neskak sekula baino barre algara handiagoak egin zituen.

Gonak jaso zituen gizona lotsarazteko.

Ai, demonioa zen, Tonia hura.

-Eta ergel hutsa, agurea esan zuen Pilonek jakintsu.

-Agureek ez lukete umeen atzetik ibili beharko.

Eguzkitan eserita egon, hori egin behar dute.

Muturtu egin zen Jesus Maria.

-Ravanno horiek beste era batekoak dira esan zuen, oso odol-beroak.